XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta nik, nere heldian, galdegin dionat: Maité, zer ari haiz hemen? eta harek: Ez ote duk ikusten? Harritua nintunan... Maité, hola, faire le tapin... Lehen hain ixila eta seriosa zunan... (geldi). Orroituko nun beti zoin polliko kantatzen zuen kominione haundi egunean: Egun eder huntara, goazen oro betan... Eta orain hola...

MAIALEN - Zendako debru lotu da ofizio zikin horri? Zer dio, diruak, zentzua galarazi?

ANTTON - Ez dakinat! Ez dezakenat sinets; gure herriko neskato bat, holakatzea...

MAIALEN - Eta zer erran dauk bertzerik?

ANTTON - Ho! Lotsa nun erraiteko ere...

MAIALEN - Berdin dik bai...

ANTTON - Erran daitan, nahi banuen harekin etzan, prezio erdi eginen zaitala... Eta gustatzen banintzan... aldiz guziz berdin!

MAIALEN - Gaixo Maité! Hoin behera jautsi behar zuela...

ANTTON - Uste dun, bifteka puska bat bezala ukaiten ahal nuela, hortxet... prezio erditan!

MAIALEN - Maité es duk hortaz hobendun... Baina bai gauza horren egitera bortxarazi dituztenak. Gaixo Maité! Bere amak balaki!... (geldi) Eta Céline zertan da?

ANTTON - Beltz batekin bizi dun. Haur beharretan dela dione... (geldi) Gaixo ttutta ez bertzea!

MAIALEN - Gabriel-ek zerbait erran dauk?

ANTTON - Zerbaitxka bai... Akabo harentzat ez? Eta hi, gustatzen haiz leku berri huntan?

MAIALEN - Ez hainbeste ez... Zer nahi lan badiat... etxeko seme ttontto horren gatik... eta etxekandrea berriz beti oihuka, nagusia, ahal den pilda, beti nexkatxen ondotik... bai! ederki nauk!...

ANTTON - Oren asko egiten ditun?

MAIALEN - Bestetan bezalatsu... goizetan zazpiretan hasten nauk. Arratseko hamar-hamekak arte... Jaunak, iluntzetan zer nahi lan baitu...